XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erri askok izan ebezan egazkiñen eraso-aldiak baiña ordurartekoen aldian gogorra izan genduan Durango'n 1937'garren urteko Epailla'ren 31'garrenean egin ebena.

Il eta zaurituak ugari izan zirean, kalean eta Elizan Mezea entzuten egozenen artean.

Eliz-gizon bi, jesulagun bi mezea esaten egozala, eta baita beste amalau lekaime be.

Egunero berba-egiten eban, Sevilla irratitik, Queipo de Llano gudalburu edo generalak eta auxe, guzur nazkagarri auxe, esan eban: Emakume eta umeak gura nai gura ez sartuazo elizetan eta euzkotarrak, eurak, emon dautse sua elizari.

Durango'ko zarraskia izan eta beingoan, arik ogetasei egunera, 1937'garren urteko Jorrailla'ren 26'garrenean izan zan, ba, dakizuenez, Gernika'ko lerkai-erasoa, udabarriko arratsalde argi batez.

Gernika'n, astelena, azoka ta peria-eguna izaten zan leen eta orain bere merkatu-eguna.

Orain ez da egiten abereen periarik, baiña bai, merkatua ortuari, egazti, arrautza, gaztae, igali eta abar.

Inguruetako erri asko batzen dira Gernika'ko azokara: beste uririk ez dago, ba, urretan eta au dala-ta batzen dira an, inguru-errietakoak.